XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Oso ondo.

-Oso albiste ona esan zuen andreak ahopeka eserlekutik altxatuz.

Bai, autobusak abantaila asko zituen gartzelaren aldean.

Gartzelako pertsona desatseginak ez ziren inoiz bistatik kentzen.

Goiko aldean etorritako bidaiariak eskaileretan behera zetozela ikusiz, hartu Emily Dickinsonen liburua zein tabako paketea eta atera hurbildu zen irteten aurrena izateko asmoz.

Bai, lehenbailehen egin nahi zuen sartu-atera moteleko kafetegian, ez zuen atsedenaldiko orduerdiaren une bakar bat ere alferrikaldu nahi.

Jateko zerbait erosi eta autopistari gaina hartzen zion puntu lasairen batean eseriko zen.

Gartzelan maiz imajinaturiko eszena zen.

Bera gailur batean bakarrik eta aurrean haran zabal bat.

Edo itsasoa.

Edo desertua.

Edozein gauza, baldin eta begiarentzat oztopo gabea bazen.

Motelaren kafetegiko sarrera katuz betea zegoen, eta haietako batek beragana jo zuen begiz jo orduko.

Buru eta bizkarrez beltza zen, eta azpikaldez txuria.

Orbainez beteta zegoen.

-Nola nahi duzu janik edukitzea?

-Oraindik ez naiz kafetegira sartu esan zion bere aurrean geldituz.

Katuak eskuari begiratzen zion erne.

-Ez dira jatekoak gaineratu zion zainketa hartaz ohartuz.

Honako hau liburua da, eta beste hau berriz tabako paketea.